Bilboko Konpartsek protokoloak egokitu dituzte eraso mota gehiagori aurre egiteko

Bilboko konpartsak erasoen aurkako protokolo berriak landu dituzte aurten. Gaur goizean agerraldi jendetsua egin dute Areatzan, autodefentsa feminista aldarrikatuz. Txosna gunean  leku segurua dela aldarrikatu dute, urte osoan zehar lan taldeak protokoloak lantzen ibili ostean protokoloak eraldatu dituzte. Jarrera guztiak ez direla ongi etorriak izango aldarrikatu dute. Bukatzeko, Bilboko Mugimendu Feministarekin batera, gaur Arriaga parean 19:00etan egingo den agerraldi feminista masiborako deia egin dute gaurko prentsaurrekoan. Bertan, jaiak inolako erasorik gabe defendatzeaz gain, autodefentsa feminista aldarrikatuko dute.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Erromeriak. Kepa Junkera Urraza" kontzertua gaur Plaza Berrian #AsteNagusia23

ig. Abu 20 , 2023
Plaza Barriko agertokia munduko musikaren eta erritmoen erdigunea izango da berriro Aste Nagusian. Igandean (hilak 20), “Erromeriak. Kepa Junkera Urraza” kontzertua eskainiko da, Kepa Junkeraren disko berriaren jiran. Emanaldian 40 emakume pandero-joletik gora arituko dira, hainbat jatorritakoak: Euskal Herria, AMAK taldeko kideak, Kantabria, Asturias, Galizia, Leon, Valladolid eta Portugal. Agurtzane […]

Honekin lotuak