Gaurkoan La Basu rap kantariaren lan berria ekarri digu Rafa Ruedak. Aurten argitaratu du ‘Izotz Erregina’ deituriko lana. La Basu da Euskal Herriko emakumezko raparen ikur nagusia. 20 urte baino gehiago daramatza musikagintzan. Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu ezizenaz ezagutua, musikaren amorante sutsua da, rap, soul, dancehall, raggae, R&B, rock, punka eta flamenkoa ere nabarmentzen dituelarik.
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=NH2qUZa90lA