Gaur abiatzen da Bira kultu-gunearen programazioa eta gaurko ekitaldiari erreparatu nahi izan diogu La Basu izango da , berarekin batera Naturaleza Suprema taldea izango dira gehiago ezagutu nahi dugu eta horretarako La Basu gonbidatu  dugu. Lucia Vargasek eta Karen Tovarrek osaturiko RAP talde kolonbiarra da. Musikak eta arteak gizakiaren garapenaren […]

Bihar arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilborock aretoak Bazter Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa jasoko du. Ekitaldi hau Eskina Femenina taldeak antolatu egin du, bertako kidea den La Basu izan da gurean. Arratsaldea Haizetzo eta Ningra Gasteizeko bikote gaztearekin hasiko da, eszenatokira igotzeko . Ondoren, WomanPowah etorriko dira, Bazter Fest #7 jaialdian parte […]

Gaurko saioan Durangoko azokatik egindako ibilbidea ekarri dugu. Saioa abiatzeko Durangon aurkeztutako liburu berrien artean hiru aukeratu eta saiora ekarri ditugu, Aitaren Etxea Karmele Jaio, Ez da erditzea Jone Gorostarzu eta Gerra garaiko Ametsak Ngugi wa Thiong`o. Landako gunetik ibilbidea egin eta Katakrak, Bilgune Feminista, Txakur Gorri eta Inor ez […]

Azaroaren 2an, larunbata, Bilborocken ospatuko den Bazter Festen bosgarren edizioan Ziztada, Eskarnia, JazzWoman eta Shadia Mansour artistak izango dira taula gainean. La Basu eskina feminina kolektiboko kideak ekarri dizkigu jailadiaren nondik norakoak. Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea helburu, sortu zen Bazter Fest 2015. […]

Eskina Femenina kolektiboak Bazter Fest Emakumeen Hip Hop jaialdiaren laugarren edizioa antolatu dute larunbaterako. Aurten agertokia aldatu eta kalera irtengo da, Bilboko Areatzan ospatuko da, jende guztiari eskainitako jarduera ugarirekin eta kontzertuz betetako etengabeko zortzi ordu baino gehiagorekin, toki eta nazioarte mailako artista azpimarragarriekin.La Basu kantaria izan da gurean. Goizeko […]

Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea du helburu Bazter Fest ekimenak. Aurten, hirugarren edizioan, Estatu osotik etorritako emakume sortzaileak bilduko ditu Bilborocken larunbatean. Ane Guria eta La Basu Eskina Femeninako kideak dira antolatzaileak eta gaurkoan irratian izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171215_BAZTERFEST.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko Piperpolis saioan Egile eskubideak eta jabetza intelektuala izango dugu hizpide. Aurreko astean Consonni ekoizpen etxeak Azkuna Zentroan antolatutako irrati saioa izango dugu entzungai. Jabetza intelektualari eta praktika artistikoei buruz. Saioa Alicia San Juan  esatariak gidatuko du, Alberto de la Hozekin batera alde teknikoan. Leire Palaciosek ahotsa jarriko die publikoak planteatutako galdera eta […]

Korrikaren harira, AEK-k eta Hiru Damatxo ideia faktoriak BatZuk: Euskararen lau aurpegi dokumentalaren aurrestreinaldia egin zuten atzo, Bilbon. Lau herritarren bizipenak ditu ardatz,  Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero La Basu eta Ander Larunberenak. La basu eta Anderrekin izan gara eta hizkuntzarekin bizitakoa kontatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170203_euskararenlau_aurpegi.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=Tfnt1juuRSI