Euskaraldia, hizkuntza ohiturak astintzeko, aldatzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa soziala izango da. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da. Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailea izan da gurean. Erronka argia da: 11 egunez euskaraz bizitzea, ahobizi edo belarriprest rolak hartuta. Ariketan parte hartzeko apuntatu behar dela azpimarratu digu, izan ere ondoren ikerketa abiatuko dute, ariketak eragin duen aldaketa aztertzeko.
Futbola da herri honetako kirol nagusia. Milaka jarraitzaile leial ditu, Baina, ba al dago zientziarako lekurik futbolean?Fisika, matematika eta antropologia bezalako diziplina zientikoak futbolarekin lotuta egon daitezkeela imaginatzea zaila izan arren, gero eta maizago, zientziari esker lortzen dugu futbol-zelaian gertatutakoari buruzko azalpena, eta horrek, zer esanik ez, jokalarien errendimendua eta […]