Zoriontasuna euria esan eta euria erortzea da, Kabia teatroren urteurrena

Urte berezia da Kabia Teatrorentzat, hamargarren urteurrena ospatzen ari baita. Urte borobila ‘Euria esan Euria erori’ antzezlana berriz taularatzeko. Pabellon 6 aretoan ematen ari dira, obra 2010ekoa da, baina berreskuratu egin dute urteurrenaren aitzakian. Talde egonkor baten aldeko apustua egin zuten hasieratik, eta hamar urte hauetan hainbat ikuskizun sortu dituzte. Edozein eraikinen edozein patio… bitxia da gero… Txikitan, patioa imajinazinoaren aterpea da. Ametsa, olgetea, amesgaiztoa, bildurra, inoiz galtzen ez zan denporea da. Euria esan eta euria erori Joseba Sarrionandiaren hainbat testutan oinarrituta dago. Bidaia poetiko bat proposatzen digute, Borja Ruiz da zuzendaria, eta bederatzi aktorek osatzen dute euskal antzerki eszena ikertzeko sortutako Kabia taldea. Gaurko saioan Joseba Uribarri, Josu Florentino eta Borja Ruiz izan dira gurekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Patrol Destroyers, burmuinak astindu nahi dituen taldea

al. Abu 22 , 2016
Ia urtero jotzen dute Bilbo Aste Nagusian, aurten ere Komantxe konpartsan izan dira Patrol Destroyers taldea zuzenekoa egiten. Jendea dantzarazteaz gain pentsarazi ere egin nahi dute, euren kantu eta ikuskizunarekin. Musika mezuak eta hobeto bizitzeko izan daitekeela esan digu Maisha MC-ak. Rap kantaria, DJa, musika ekoizlea, irrati kolaboratzailea, zinean eta […]

Honekin lotuak