IBAIZABAL: Gernika antzeslana euskaraz Kanbon

Hebentik eta Uhartean antzerki taldeek datorren ostiralean, hilaren 23an, estrainatuko dute Fernando Arrabalen “Gernika” antzeslana, euskaraz lehen aldiz. Eskenatokian hainbat pertsonai agertuko dira, 1937ko apirilaren 26 hartan Gernikan jasandako bonbardaketa oinarria dutela: Lira, Pantxo, militar bat, idazle bat eta perkusio jole batek hegazkin bonbardagileen rola beteko du. Obra egiterakoan, espazio eszenikoaren inguruan agertu dira sailtasun nagusiak, Ramon Albistur antzeslan honen eszena zuzendariak kontatu digunez. Honi buruzko informazio gehiago www.uhartean.com edo www.hebentik.wifeo.com helbideetan aurkituko duzu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #133: Yes, we kan -kafe antzokia martxan-

az. Urt 21 , 2009
yes we kan esanez abiatu dugu gaurko saioa. Beltzen doinuak sintoniaren ostean, Maialen Errotaberek eztiki, Guantamera gero, munduan espetxe bat gitxiago egongo den esperantzan. Yes we can. Zaindu maite duzun hori, Kafe Antzokia.  Zenbat Gara elkarteko Xabierrek etorkizun iluna margotu dugu. Kafe Antzokia itxi egingo da, baldin eta Bilboko udalak […]

Honekin lotuak