“El florido pensil neskak” bueltan da Aste Nagusian, Loli Astoreka eta Gurutze Beitia aktoreekin

Loli Astoreka eta Gurutze Beitia aktoreen bisita izan dugu gaurkoan, aste honetan Campos teatroan El florido pensil antzezlana taularatzen dabiltza. El florido pensil “neskak” antzezlanak gerraondoko Espainiako hezkuntza sistemaren krudeltasun absurdu eta zentzugabea jasaten duten bost neskatoren egunerokoa kontatzen du. Eszena berri batzuk sartu dituzten arren, aurreko ikuskizunak zuen joko berari eutsi diote, egungo bost heldu bildu dira haurtzaroa gogoratzeko. Atzoko eskolaz eta gaur egunez aritu gara eta, nola ez, Aste Nagusiaz. Izan ere, biak izan dira pregoilariak: Loli Astoreka 2000 urteko kontuak ekarri dizkigu gogora eta Gurutzek iazko Aste Nagusian bizi izandakoak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOS Arrazakeriako Jaime eta Elena, jaietan ere bizirautea ez dela delitua

ar. Abu 23 , 2016
Sos Arrazakeria elkarteko Jaime eta Elenaren bisita izan dugu saioan. Kalea guztiona da; “bizirautea ez da delitua manteroak ere jaixetan” ekimena jarri dute martxan. Honekin pertsona hauei egiten zaien kriminalizazioa salatu nahi dute. Gogora ekarri digute iaz udal polizia jai gunean sartu eta modu bortitzean atera zituztela manteroak. Gogora ekarri […]

Honekin lotuak