PIPERPOLIS: ‘Hariak’ Ertzak konpainiaren lan berria, Asier Zabaletaren bista

Gaurko saioa Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren bista izan dugu. Irailean Hariak ikuskizuna estreinatuko dute. Hariak istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Benetako jendearen benetako istorioak. Bizitzak mugitzen dituen harien inguruko metáfora izan dute ikuskizuna sortzeko abiapuntua. Sei istorio bildu dituzte.

Joan den irailaren 3an hasi zen Bilbon flamenkoaren bueltako Una ría con duende jaialdia, eta irailaren 24ra arte iraungo du. Aurten hamaikagarren aldiz antolatu dituzte flamenkoaren jardunaldiak. Asteburuan jaialdian emanaldia eskainiko duen Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko dantzariarekin hitz egin dugu.

Saioa deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Zurrumurruen aurka informazioz blai

az. Ira 14 , 2016
Zurrumurruen aurkako hainbat ekimen sortu dira azken urteetan Euskal Herrian. Gauza jakina da aurreiritzi eta zurrumurruek gizarte bizikidetza nahasten eta zailtzen dutela. Eta bada zer egin ahots diskriminatzaile horien aurrean, arlo guztietan. Bilboko Udala Europako Kontseiluak bultzatutako zurrumurruen aurkako “Communication for integration – C4I” proiektuan ari da parte hartzen beste […]

Honekin lotuak