Kontseiluak prentsa agerraldia egin du gaur Bilbon Irungo Udaltzainen aferan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia larria izan dela azpimarratu dute Euskalgintzako eragile nagusiak kezkatuta daude. Hain zuzen, eskubideen urraketa betikotu dezakeen esku hartzea da, euskara aintzat hartzen duen legedia aplikatu gabe, botere judizialak erabaki politikoak hartzeko askatasuna hartu baitu. […]
Hizkuntza eskubideak
Hizkuntza eskubideen urraketak eguneroko auzia direla agerian ipini dute herritarrek, 2019an Behatokiak jasotako 737 kexek Euskal Herri osoan eta esparru guztietan gertatzen direla erakutsi baitute, beste behin ere. Egunean, bataz beste, bi hizkuntz eskubide urraketaren berri jasotzen du Behatokiak. Hori dela eta, kexa horiek sakon aztertu ditu Behatokiak eta Hizkuntza […]
2018ko Bilboko Aste Nagusian hizkuntz eskubide urraketa pairatu zuen Arkaitz Zarragak udaltzain baten partetik. Jaien amaieran, desmuntaketa lanetan, Hau Pittu Hau konpartsako kide den Arkaitz gelditu egin zuen udaltzain batek, txosnagunetik ateratzerakoan. Udaltzaina gazteleraz zuzendu zitzaion, Arkaitzek euskaraz artatua izan zedin eskatu zion. Eskaeraren aurrean, bi isun jartzearekin egin zion […]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko txostenaren aurkezpena egin du aste honetan,. Behatokiko Saioak eman digu ‘Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2017an’ lanaren berri. Txostena, herritarrek Euskararen Telefonoaren bitartez eta Akuilari aplikazioaren bitartez Behatokiari helarazten dizkioten bizipenekin osatzen da; izan kexa edo zoriona. Aurreko urteko txostenean berriz ere osasungintzari, justiziari eta administrazioari dagozkion […]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak iazko txostena aurkeztu du. Aurrerapena nabari dela adierazi du Garbiñe Petriati zuzendariak, gero eta gehiago dira euskaraz bizi nahi duten herritarrak eta euren eskubideez kontzientzia hatzen ari direnak, horregatik gora egin dute behatokiko kexuak. Behatokiak jasotako kexetan, maiz agertzen dute herritarrek inpotentzia, atsekabea, amorrua, nekea… Behatokiko zuzendariak […]
Argia astekariko erredakziotik Lander Arbelaitz kazetariak astekariak dakarrenaren berri eman digu. Aste honetan hizkuntza eskubideen protokoloa ekarri dute azalera, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren bultzatzaileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua eta Kontseilua dira. Protokoloa ez dute paper hutsean geratzeko landu, etorkizunerako tresna izatea da nahia. Gizarte eragileek proposatu dituzte protokoloaren nondik-norakoak, […]