Bertsolaritza eta txapelketa-mundua; horixe da bertsoaren pizgarrietako bat. Zeinek jantziko txapela? Bada, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseak aurrera darrai eta, jada hiru saio jokatuta, hiru bertsolarik lortu dute zuzenean finalerdietarako txartela: Miren Amurizak, Mungian; Eneko Abasolo “Abarkas”ek, Sestaon eta, Igorren, Beñat Ugartxeak. Gaurko Potto saioan Sestaoko eta Igorreko saioak aletu ditugu Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariaren laguntzarekin. Bertsoa hizpide eta gozagarri, BILBO HIRIA irratian
Next Post
IIBAIZABAL: Biba kultur ekimena martxan, kutur laborategi,ikerketa eta kultur eskaintza berria Bilbon
ol. Urr 28 , 2016
Honekin lotuak
-
2008/07/03
BERBAZ:JUAN RAMON notarioa