Irratsaioa sendotu eta dinamizatu asmoz, hemen da berriro Gaubasa. Aste honetan Kauta taldeko Gorka eta Adrian gonbidatu ditugu, bigarrena duten “Biluzik” lanari buruz hitzegiteko. Duela bi urte “Izan zaitez zu” argitaratu zuten andoaindarrek Oihukarekin, arrakasta itzela erdietziz. Hirukote bihurtu da orain taldea, eta urte beteko isilunearen ondoren, bigarrena dakar, Mikelen ahots bereziaren melodiek zipriztinduriko metal eta hardcore doinuak.
Astebururako zuzenekoren bat edo beste ere gomendatuko ditugu. Hasteko, Ben Harper kaliforniar gitarra jolea bere Innocent Criminals taldearekin. Gaur joko du Donostiako Kursaalean. Bihar, Radio 4 newyorkarrak, Bilboloop jaialdiaren 5. urtemuga ospatzeko, Bilboko Santana 27n. Gomendioekin bukatzeko hitzortu berezi bat. Ruper Ordorikaren kantaldi bikoitza horrenbesteko miresmena dion gure Kafe Antzokian. Gaur eta bihar, Oñatiko bardoaren txanda, beti bezain zirraragarri. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Aupa Anartz!!! Musika oso ona ta saioa bere bai. Besarkada bat Argentinatik