BEHIALAKO EGUN BATEZ: Bitoriano Gandiaga hil zen

Gaurkoa bezalako egun batean zendu zen Bitoriano Gandiaga Artetxe euskal poeta eta fraidea. Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaiztu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa, fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. 1955-1990 urteetan seminarioko irakasle izan zen: mutikoei euskara eta esku-lanak irakatsiz, besteak beste. 2001eko otsailaren 21ean hil zen Arantzazun.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Otsailaren 23ko estatu kolpea Espainian

al. Ots 23 , 2026
Gaurkoa bezalako egun batez, 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea, ezagunago 23-F izenez, Espainian garai hartako agintari militar batzuek arrakastarik gabe gauzatutako estatu-kolpea izan zen. Gertakaririk ezagunena Espainiako Diputatuen Kongresua erasotzea eta hartzea izan zen: guardia zibil talde batek, Antonio Tejero teniente koronela buru zuela, Kongresua hartu zuen, Leopoldo Calvo-Sotelo presidente izendatzeko […]

Honekin lotuak