ZIENTZIALARI: LED argiak

LED argiak izenaz ezagutzen ditugu eta geroz eta erabilera handiagoa dute eguneroko bizimoduan, askotan haien presentziaz ohartzen ez bagara ere. LED izena ingelesezko akronimoa da: Light-Emitting Diode. Batzuetan diodo argi igorlea esaten zaio eta argitasuna sortzen duen osagai erdieroalea da. Aspaldi samarreko aurkikuntza da, egia esan. Duela 50 bat urte, Nick Holonyak ikertzaile estatubatuarrak aurkikuntza berezi baten berri eman zuen bere enpresan, General Electric etxean: diodo batek gizakiek ikusteko moduko argia igortzea lortua zuen berak. Hura izan zen geroztik hainbeste hedatu diren LED argien hasiera, Baina nola “pizten” dira argi hauek? Nola argiztatzen dute? Horixe da gaurko irratsaioan Aitor Bergararen eskutik ikasiko duguna. (Argazkia: Oskay).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA #3: Gostamos do outono!

og. Aza 10 , 2016
O Ireki Gaiola de hoje vem cargado: Samaín, magosto, actualidade, agenda cultural, Redeiras, e GZ sitio distinto. Todo regado cumha boa seleçom musical. A que esperas pra escuita-lo? Gaurko Ireki Gaiola edukiz beterik dator: Samaín, magosto, albisteak, kultura agenda, sareginak eta Galiza sitio distinto. Den-dena musika aukera bikainak hornituta. Zeren […]

Honekin lotuak