BEHIALAKO EGUN BATEZ: Joanes Otxalde

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joanes Otsalde Etxexuri —beste hainbat grafiarekin ere ezaguna: besteak beste, Joanes Otxalde, Oxalde eta Jan Batixt Otxalde— (Bidarrai (Nafarroa Beherea), 1814ko irailaren 28a – 1897ko abenduaren 13a). Bertsolaria eta euskal idazlea izan zen. Bidarraiko Mangia etxean jaio zen, mugazain lanean ibili zen, eta Argentinan egin zuen egonaldi bat. Bidarraiko Sastrienia etxean hil zen 1897ko abenduaren 13an. Apaizik gabe ehortzita, ez da bere arrastorik geratzen herriko hilerrian. Dirudienez herriko apaizak ez zuen oso laket izan Otsalderen bizitza familiarra ezta bere errepublikar ideologia ere. (Argazkia: Wikipedia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

30 urte lanean, erne eta bizirik: Kafe Antzokiaren inguruko testigantzak bildu ditugu

al. Abe 15 , 2025
Duela 30 urte Zenbat Gara elkartearen ekimenez, euskararentzat basamortu modukoa zen hiri batean, oasi bat eraikitzeko ausardia izan zuten batzuek. Euskara erdigunera ekarri zuten, ametsa zirudien baina hemen gaude gaur, amets hura eguneroko lanarekin egia bihurtu dela ikusten. Kafe Antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, […]

Honekin lotuak