Bilboko Udalak BilboArgazki Jaialdian parte hartuko du aurten ere. Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartea bultzatutako ekimen honek urrian zehar ospatuko du XV. edizioa, Bilbo argazkigintzaren nazioarteko hiriburua bihurtuz. Hala, urriaren 1etik 31ra bitartean, bederatzi erakusketa, bost tailer, bost hitzaldi eta jarduera berezi bat izango dira hiriko hainbat kultur gunetan, fokua irudian eta argazkigintzan jarrita.
Bilboko hirugarrenez hartuko du Espainiako arte eszenikoen Max sarien ekitaldia. Sariketaren 24. aldia izango da aurtengoa, eta Calixto Bieito Arriagako zuzendari artistikoak zuzenduko du astelehenean, Arriaga antzokian. Aurrez, 2001ean eta 2007an ere Bilbon banatu ziren antzerkiko eta dantzako profesionalei zuzendutako sariak. Calixto Bieitok Max Sarien XXIV. edizioaren gakoak aurreratu ditu, […]