Errautsak eta Hamlet antzezlanak sortu ondoren, antzezlan berriarekin datoz Artedrama , Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek. Hiruren artean sortu duten Francoren bilobari gutuna antzezlana. Prestaketa lanetan dabiltza Arriaga antzokian eta bertan izan gara Ximun Fuch zuzendariarekin eta Patricia Urrutia aktorearekin. Istorioa ospitale zahar batean gertatuko dela aurreratu dute eta gaur eguneko gizartearen inguruan. Gaur eguneko antzerkia dela azpimarratu dute, antzerki garaikidea.
Deskargatu hemen.