Elhuyar Zientzia Azokak aurten 10 urte betetzen ditu, eta ekainaren 2tik 5era egingo da Bilboko Areatzan. Ostiralean Areatzatik zuzeneko saio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak. Gazteek STEAM proiektuak erakutsiko dituzte Areatzan jarritako etxoletan. Jaimetan, aldiz, ikerketa profesionala paratuko dute erakusgai. Mondragon Unibertsitatea, CFM-Polymat, Deustuko Unibertsitatea, BCMaterials, EHU ENEDI EHU Plentziako Itsas Estazioa eta Itsasmuseum eta EHU Gluten3s izango dira jaimetan. Zientzia-ginkana egingo dute, eta erronkak eta esperimentuak eskainiko dituzte adin guztietarako.
Deskargatu hemen.