IBAIZABAL: Rafael Berrio eta Bilboloop jaialdia Kafe Antzokian datozen egunotan

Datozen egunetan Kafe Antzokiaren agendan izango diren ekitaldien errepasoa egin digu Mikel Urbeltzekin. Ostegunean Kutxa beltzean Izar & Star berri bat izango dugu Rafa Berrio kantari donostiarraren eskutik. Pasa den apirilaren 15ean, Carlos Rego-ren Licencia para aberrar liburuaren aurkezpen ekitaldian, Rafael Berriok aparteko talde bat osatu zuen Poch eta Derribos Ariasen ondarea omentzeko eta hori arituko da ostegunean. Asteburuan Bilboloop jaialdiaren edizio berria izango da, ostiralean Telegram, Man of Moon eta Franco arituko dira eta larunbatean Formation, Sego eta Dekot.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTO: Xilabako finala hizpide

az. Aza 16 , 2016
XILABA izan dugu gaurko POTTO saioan hizpide, XILABAko finala alegia. Akabo txapelketa; onki jin, txapeldun! Sustrai Colinak irabazi zuen Bainonako Lauga gelan jomatu zen saioa, Amets Arzallusekin azken buruz burukoa jokartu eta gero. Saio biribila izan zen eta taula gainean protagonista izan ziren sei bertsolariek publikoari ale ederrak eskaini zizkieten; […]

Honekin lotuak