Iazko azaroan iragarri zuten agurra eta iristear da eguna. Larunbatean Esne Beltza taldeak azken kontzertua eskainiko du Bilbao Arenan. Tartetxo bat egin digu Zigor DZk horretaz jarduteko. Talderen ibilbideko zortzigarren diskoa kaleratzearekin batera, agurra eta azken bira iragarri zuten. Hemezortzi urteko ibilbideari lagun askorekin emango diote bukaera, Bilboko agertokian lagun musikariak izango baitira: La Pegatina, Chambao, El Canijo de Jerez, Moro Bad Sound, Pini, Juantxo Arakama, Gorka Suaia, Endika eta Maisha (121 Krew), Ama, Flavio, Xiberoots, Kimua Dantza Kolektiboa, Green Valley eta Pucci.
Deskargatu hemen.

