Amets Martinez: “Jakin behar dugu zergatik diogun dispertsioa legez kanpokoa dela, argudioz jantzi beharra daukagu”

Giza eskubideak konponbidea bakea izeneko jardunaldiak antolatu ditu Sare euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak, Gasteizen. Amets Martinez Sareko kideak eman dizkigu horien inguruko xehetasunak. Amets Martinezek azaldu duenez, jardunaldien helburua “elkarbizitza sendotzen” jarraitzea da. Kartzela politika da euskal gatazkaren testuinguruan egun existitzen den indarkeria bakarrenetakoa, eta konponbidearen bidea egin behar du, bakera iritsi arte. Astelehenetik asteazkenera bitarte hainbat  testigantza entzuteko aukera izango da antolatutako solasaldietan. Euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko legedia, zigorren batuketa eta sakabanaketa politika ere izango dira hizpide. Jardunaldiak azaroaren 28tik 30era bitartean egingo dira, Gasteizko Europa Jauregian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Eustaten arabera azken urtean 16.000 lanpostu garbi sortu dira, datuak aztertu ditugu Jon Bernat Zubirirekin

og. Aza 24 , 2016
Azken urtean 16.000 lanpostu garbi sortu dira, Eustatek emandako datuen arabera. Eustatek berretsi du uztailetik irailera barne produktu gordina %3 handitu dela, industria eskulangintzaren eta zerbitzu pribatuen ekarpenari esker. Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin aztertu ditugu datuak. Eustatek bi argitalpen laburra plazaratu ditu aste onetan, baina 2016ko datuak baino ez ditu […]

Honekin lotuak