Zenbait hilabetetan obrak egin eta milioi bi euro baino gehixeago inbertitu ondoren, Deustuko erriberan kokatuta dagoen Garabia antzokiak gaur irekiko ditu ateak. Atzo izan ziren arduradunak aurkezten, Pabellón 6 zaharreko agertoki berrian egingo dira Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaile Elkarteko eta Gazte Konpainiaren lehen emanaldiak. Udalak, guztira, sei milioi euro […]
Patxo Telleria
Ostegunean, Tartean Teatroa konpainiak Kortxoaren dilema antzezlana eskainiko du ostegunean Pabellon 6 aretoan. Abiapuntu argi bat du antzezlanak: irakasle baten bilakaera ideologikoa. Patxo Telleriak idatzi, bera eta Mikel Martinez aktore lanetan ibili dira eta Mireia Gabilondo arduratu da zuzendaritzaz. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250909_mikel_martinez_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.
Mikel Laboaren kantak ardatz hartuta “Ai gure juaneteak!” ikuskizuna estreinatuko du Tartean Teatroak ostiralean Loraldiaren baitan. Patxo Telleria igoko da oholtza gainera, eta berarekin batera bi musikari arituko dira: Adrian Garcia de los Ojos pianoa eta Maider Lopez biolan. Laboaren dozena bat kanta entzuteko aukera izango da, eta Patxo Telleria […]
Patxo Telleriak berak eta Mikel Martinezek antzeztuko dute Mireia Gabilondok zuzendutako etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joko teatral hau. Bihar asteazkenean, azaroaren 15ean, estreinatuko da antzezlana 19:30etik aurrera, eta etzi, ostegunean -hilak 16- bigarren emanaldia eskainiko da ordu berean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231114_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.
Bake Lehorra antzezlanak 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna du abiapuntu , baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten du obrak . Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du, hilabete honetan Pabeloi 6 aretoan ikusteko aukera izango da. Patxo izan dugu Pipeprolisen. Bestetik Erandioko Eureka domekak […]
Tartean Teatroak estreinatu berri du ‘Alderray’ antzezlana, Euskal Herriko hainbat txokotan eskaintzen dabiltza , Patxo Telleria izan dugu gurekin. Alderay istorio kontalaria da, istorio ehiztaria, kalean pertsonai eta istorioak ehizatzen ditu bera aldamenean Morroia izango du, neska gaztea istorioen gosez. Gaur 85 urte betetze dira Gernika bonbardatu zutela, Gernikako sarraskian […]
Ez Dok hiru antzezlan berria estreinatuko du “Ez dok Ero” deiturikoa, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktore bikotea berriz ere Jokin Oregiren zuzendaritzapeena jarri dira. Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio […]
Tartean konpainiak ‘Simplicissimus’ kabareta sortu du, kontzentrazio esparru nazi batean ere umorea egiten segitu zuten umorista batzuk ardatz hartuta: Fink, Grunbaum eta Gerron. Olatz Ganboa, Getari Etxegarai , Adrian Garcia de los Ojos eta Patxo Telleria taula gainean, Azaroaren 26 eta 27an estreinatuko dute lana, Bilboko Arriaga antzokian. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191120_KabaretPatxoTelleria.mp3 Deskargatu […]
Rafael Moreno Aranzadi Pichichi futbol jokalariaren bizitza oholtzara eramango dute, Patxo Telleriaren zuzendaritzapean, Bilboko Pabilioi 6 aretoan. Yo soy Pichichi da obraren izenburua eta bertan aktore lanetan izango dira Itziar Ituño, Lander Otaola (obraren gidoilaria ere), Ylenia Baglietto (antzezlanaren koreografoa), Iñaki Urrutia, Felipe Loza, Naiel Ibarrola (pianoa) eta Jon Fresko (bateria). Yo soy Pichichi kabaret […]
Tabernariak bere ohiko bezeroak biltzen ditu, kaña bat ondo botatzeko instrukzioak emateko aitzakiarekin. Mikel Martinez aktorearen hitzetan hainbat gai eta istorio ekarriko dizkigu. Tabernaria bakarrizketa Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du eta, Mikel Martinezek aktore lanak egiten ditu. Baina bakarrizketa aurrera joan ahala, gure tabernariak beste kontu batzuetaz hitz egingo […]
