HIZPIDEA: Sanferminetako talde bortxaketak hedabideetan izan duen isla

Sanferminetako talde-bortxaketak hedabideetan izan zuen isla argitzeko Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikerlariarekin bat egin dugu. Uztaileko gertakarian, hedabideek bortxaketari «gogoz kontrako harreman sexuala» esan zioten, sexua eta sexu indarkeria berdinduz. Sexua hainbat pertsonaren artean gorputzarekin izandako plazera da. Sexu indarkeria, ordea, norbaiti eraso egitea edo norbait menderatzea da, sexu jokabidea erabilita hitzezkoa edota fisikoa izanik. Mariaren ustetan bortxaketa eta sexu indarkeria, oro har ez da sexua, ezta erasotzailearentzat ere. Plazera sentitzeak ez dakar sexua izatea. Psikopata batek beste norbaiti sufrimendua eragitean plazera sentitzen du, baina hori ez da harremana. Plazera eta indarkeria bereiztea oinarrizkoa dela uste du kazetariak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: "Euskeraren adiskideak"

al. Abe 12 , 2016
Egun bezala, garai batean ere baziren euskararekiko interesa eta lilura erakutsi zuten euskaltzaleak. Nafarroan 1925ean sortutako taldea izan zen Euskeraren Adiskideak, Primo de Riveraren diktadura garaian. Kultura munduko jende nabarmenak ziren, eta herriz herri euskararen erabileraren inguruan ibili ziren galdezka. Euskarazko literatura lehiaketak antolatu zituen talde honek, baina bigarren errepublikaren […]

Honekin lotuak