Bizkaian, bi emakume erail dituzte 2017. urtea hasi zenetik, eta urtarriletik irailera bitarte 2.070 eraso zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bizkaiko Indarkeriaren Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, 2.581 emakumeri eraso zieten Bizkaian 2016an. Beste era batean azalduta, egunero, zazpi andrek jasan zuten indarkeria matxista. 2016an Bizkaian jazotako erasoen %30ª […]

Zorrotz begiratzen eta aztertzen ditu hedabideak Maria Gonsalez Gorosarrik , EHUko irakasleak. Hedabideetako titularrak aztertzen ditu jakiteko nola tratatzen dituen emakumean gaur eguneko kazetariak. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka ze ideologia mota dagoen.  Gaurko saioan errepasoa egoera konkretu batean entzundakoaren harira abiatu dugu, trenean Zornotzarako bidean  trenean Bilboko parranda horretan prostitutak […]

Gaurko saioan Maria Gonzalez Gorosarri batu zaigu. Urte batzuk atzerrian eman eta gero, Osakidetzara bueltatu da. Osasun zerbitzu publikoen inguruko albisteak aztertu ditu hedabideetan. Osakidetzak galdu dituen langileen ondorioz, gaixoentzako arreta nabarmen kaltetu da eta hori hedabideetan izan duen isla ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170522-hizpidea-mariagorosarri.mp3 Deskargatu hemen.

Asteazkenean, apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zutela 80 urte izango dira. Espainiako Reina Sofia Museoan Picassoren Gernika margolanak 80 urte egingo dituela informatu berri du TVE-k. Urteurren horri buruzko albistean TVE-k ez du 1936ko gerra aipatu, ezta ere herritarrak Gernikan , Otxandion, Eibarren, Elorrion, Durangon, Bilbon… bonbardatu izana azaldu. Memoria […]

1

BBC Britainia Handiko telebista publikoan Skype bidez elkarrizketa egiten ari zen Robert Kelly, Zientzia Politikoetako irakaslea, Hego Korearen egoeran aditua. Kelly berbetan entzutean, elkarrizketaren gelako atea zabaldu eta aitarenera joan zen alaba. Kellyk eskuarekin atzera bultzatu zuen, begiratu barik. Alabaren atzean, bigarren umetxo bat ere gelara sartu zen. Azkenean, emakume […]

Etb2-ko ‘El Conquistador del Caribe’ saioak gizon bat kaleratu berri du, jokabide matxista izan duelako. Gertakari hau izan dugu hizpide Maria Gonzalez Gorosarri kazetariarekin.  Matxismoaren oinarria emakumeekiko gutxiespena da. ‘El Conquis’ Etb-ren saiorik garestiena da. Ikusleek ondoen hartu ohi duten saioa ere bada, azken edizioan esandakoak eta gertatutako aztertu ditugu. […]

Sanferminetako talde-bortxaketak hedabideetan izan zuen isla argitzeko Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikerlariarekin bat egin dugu. Uztaileko gertakarian, hedabideek bortxaketari «gogoz kontrako harreman sexuala» esan zioten, sexua eta sexu indarkeria berdinduz. Sexua hainbat pertsonaren artean gorputzarekin izandako plazera da. Sexu indarkeria, ordea, norbaiti eraso egitea edo norbait menderatzea da, sexu […]

Egunkarietako albisteak errepasatu eta beste begira da bat eskaini digu maria Gonzalez Gorosarri Kazetari eta ikertzaileak. Espainiako erregeak behin gobernua osatuta atzerriko agendari ekin dio. Espainiako monarkiak harremanik estuena Saudi Arabiako diktadorearekin du. Erregeak Espainiako enpresa pribatu bantzuenentzat kontratu pribatuak lor ditzake baina etekin pribaturik ateratzen du?. 2012an The New […]

Sergi Enrich eta Andoni Luna Eibarko futbol taldeko jokalarien bideo sexuala dela eta hedabideak emandako trataera aztertu dugu Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikerlariarekin. Lerroburuak aztertzeaz gain futbolarien prentsa oharra ere aztertu du eta irain arrazista eta matxistak erabili dituztela azaldu digu. Bestetik gogora ekarri dizkigu horrelako beste kasu batzuk. […]