Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 12an abiatuko du bere 63. edizioa. Jaialdia azaroaren 19ra arte luzatuko da. Aurtengo programazioa prentsaurreko batean aurkeztu dute gaur goizean. Aurtengo Ohorezko Mikeldi sariak Margarethe von Trottari eta Imanol Uriberi emango zaizkie. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211025_Zinebi.mp3 Deskargatu hemen.

Zinegoakek gaur eman du jakitera 2021eko edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako “La nave del olvido” film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da, baina esan du nabarmentzekoa izan dela saritutako pelikulek mezu positiboak transmititzea. Film laburrei dagokienez, Euskaltelek babesten […]

Irailetik Aurrera  Kanalduden HORDOK dokumentalei inguruko saio berria eskainiko dute.. Aldiro munduari buruzko zinegile baten ikuspuntua erakutsiko da. Objektibotasunik ez da sail honetan. Mundua hausnartzera eramaten gaituzten filmak proposatuko dira, bakoitzaren izpiritu kritikoa elikatuz. Sorkuntza dokumentalei dedikatuko zaie. Aldiro munduari buruzko zinegile bat ikuspuntua erakutsiko da.Objektibotasunik ez da sail honetan. […]

Atzo  aurkeztu zen  aurtengo Zinegoak jaialdiaren 14. edizioa, inoiz baino indartsuago, izan ere, aurtengo berrikuntza da egitaraua aste bakarrean metatu beharrean, bi aste iraungo duela LGTB-ren inguruan ardazturiko programazioak. Hala, Zinegoak otsailaren 20tik martxoaren 5era arte egingo da Bilbon. Lehenengo astean dokumentalak eta zine esperimentala izango dira protagonistak Bilborock eta […]

1963an bi suediar dokumentalista Euskal Herrira etorri eta Suediako SVT telebista katearentzat euskal kulturari buruzko bi dokumental grabatu zituzten. Argibel Eubak ustekabean topatu zituen dokumental hauek, berauek eskuratu eta, EHUko Mikel Laboa katedrarekin, ikerketari ekin zion. Ikerketa horren emaitza dira Durangoko Azokan EHUk aurkeztu duen Basker DVDa, dokumentala bere baitan […]

Juanba Berasategirekin solasteko aukera izan dugu Durangon, Ikuska proiektuaren berredizioa dela eta, azokako Irudienean egin dute film labur dokumentalen sorta horretako bosten proiekzioa. Bertan izan dira, berredizioa koordinatu duen Fermin Munarriz kazetariak aurkeztuta, Xabier Iriondo (Bertan filmeak), eta sortako dokumentalak zuzendu zituztenetako bi: Jose Luis Egea eta Juanba Berasategi. GARA […]

Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza […]

Davide Cabaleiro dokumental errealizadorea Euskal Herriratutako galizarren istorioen arrastoan dabil. Gogoa gidari dabilela ematen du, eta sorpresa atseginak gertatzen dira, gogoari ekina gehitzen diolako, antza. Azken urteetan errealizadore eta editore gisa dabil, gero eta gehiago ikasten. Dokumentalak gogoko, zerbait sortzeko  aukera ematen dutelako, gai interesgarrien bila aritu eta horietan sakontzeko, […]