HIZPIDEA: Kurdistanen aldeko manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu bihar

Zenbait gizarte erakundek Kurdistanen aldeko eta giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute biharko, larunbata.  Aldi berean, Turkiako gobernuarekin “harremanak bertan behera uztea” eskatu diete antolatzaileok erakunde publikoei. Plaza Eliptikoan ekingo diogu manifestazioari 12:30ean ‘Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan’ lelopean. Bestalde, azaroaz geroztik Tayyip Erdogan presidente turkiarrak “errepresio-makina” martxan ipini duela salatu dute, eta HDP alderdiko parlamentariak atxilotu ditu nabarmendu dugu. Halaber, estatu kolpearen aitzakiak babestuta, errepresio erasoa Turkia osoan hedatu dutela gaineratu dute. Askapeñako Izaskun Goienetxek eman dizkigu azalpenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Anticontenente kerobia taldearen proiektu berria Rafa Ruedaren musika gomendioa

ol. Abe 16 , 2016
Kerobia taldeko kide izandako musikariek Anticontinente izeneko proiektua abiatu dute. Sei kanta jarri dituzte sarean oraingoz, eta urtarrilean hasi nahi dute kontzertuak ematen. Pintura, musika eta literatura uztartu zituen Kerobiak bere azken lanean Supernova deiturikoan. Kontzertu batean jo ditzaketen tresnak bakarrik baliatu dituzte  kantak berriak  sortzeko, eta sarean doan jarri […]

Honekin lotuak