HIZPIDEA: Hizkuntzaren auzia eta 2017ko Nafarroako aurrekontuak hizpide

Iruñeko euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetaria batu zaigu saiora, ohiko moduan  Nafarroako kronika ekarri digu. 2017ko aurrekontuen berri eman digu, izan ere, Nafarroako gobernuak datorren astean onartuko ditu 2017ko aurrekontuak. Bestetik hizkuntzaren auziaz ere mintzatu da. Euskararen legearen 30. urteurrena aitzakia hartuta, ekitaldia egin du Kontseiluak Iruñean. Paul Bilbaok, idazkari nagusiak, Parlamentuko presidenteari, Ainhoa Aznarezi, lege berria idazteko luma oparitu dio. Ekitaldian, urte hauetan guztietan Legeak ezarritako egoeraren ondorioz izan dituzten bizipenen berri ere eman dute hainbat herritarrek. Alderdietako, eragile sozialetako eta euskalgintzako ordezkariak izan dira ekitaldian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: 2017ko aurreikuspen ekonomiakoak aztergai

al. Abe 19 , 2016
Hego Euskal Herriko ekonomia %3 handituko dela adierazi dute hainbat finantza erakundek, horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin.  Barne eskariak egin du tira ekonomiatik, baina, horrez gain, petrolio merkeak eta Europako Banku Zentralaren diru politika oldarkorrak bultzada eman diote hazkunde horri. Datorren urteari begira, azken bi faktoreok indarra galduko dute, […]

Honekin lotuak