1

Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]

Slim Harpok 1957an grabatutako I´m a King Bee izan da gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua. Jarraian, , The Rolling Stonsek 1963an egindako kantu beraren bertsioa entzun dugu. Ondoren, Stones-ek kaleratu berri duten kantu bertsio diskoa aletzen eta konparatzen joan gara jatorrizko kantuekin hurrenez hurren. – Blue and […]

Gure bigarren “Theme Time” saioan,  “etsai” edo “enemy” kontzeptuarekin nolabaiteko erlazioa duten hainbat talde eta kantu entzun ditugu. Baina hori baino lehen, aspaldion ohi dugun bezala, urrezko kantuarekin eman diogu hasiera gaurko saioari. Gaurko urrezko kantua, “Dancing with the enemy” disko bildumatik hartu dugun Kubako “Felix Chappottin orkestraren” La Guarapachanga […]

Gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, 1994an Minnessotako The Jayhawks taldearen Tomorrow the greeen grass diskoan agertu zen Blue kantua izan da. Duela gutxi UNESCOk Kubako rumba Gizadiaren ondare ezmaterial izendatu du. Hori aitzakia hartuta, Muñequitos de Matanzas, Clave y Guaguanco eta Monguito Santamaríaren kantuak entzun ditugu, besteak […]

Gaurko saioan Amazigh herritik Euskal Herrira etorritako Yus Nacer izan dugu laguntzaile saio osoan. Bere herriaren musika eta kultura ezagutu dugu. Bera euskalduna da eta Laboaren kantuak ditu gustuko. Horregatik, saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Laboaren Gure bazterrak izan da. Gaurko Soinugela bukatzeko aukeratu dugun kantua ere Gure […]

Gaurkoan urrezko kantuaren bila Txileraino joan gara, Victor Jararen “Preguntas por Puerto Montt” berreskuratzera. Langileen borroka eta errepresioaren gordina kantatu zuen, gerora errepresio horren aurpegirik bortitzena jasan zuen Jarak berak. Jarraian, Guria Ostatua izena daraman Ruper Ordorikaren disko berritik, Oñatiarrak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako Kontserba fabrikaren aurrean abesti indartsu bezain […]

Gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun Urrezko Kantua Velvet Undergrounden Femme Fatale (1966) izan da. Lou Reeden lehenengo zortzi diskoak berreskuratu ditugu, eta bakoitzetik kantu bana entzun dugu. Disko hauen grabaketak Hal Vilmerek eta Reedek berreditatu zituzten eta duela gutxi izan dira argitaratuak. Hauek izan dira entzun ditugun kantuak: Wild […]