Ibilbide luzeko emakumea dugu 1959an sortutako Suzanne Nadine Vega, baina Suzanne Vegak soilik 9 estudioko disko atera ditu argitara bere ibilbide luze horretan. Horietan bigarrena izan zen 1987ko Solitude Standing, eta bertako bi kantuk erdietsi zuten arrakasta handia: Luka eta Tom’s Diner. Gaurko hizpide dugun Luka umeen kontrako tratu txarrak salatzen dituen istorioa dugu. Bigarren solairuan bizi den haurrak auzokoari diotso kantuan -benetan inoiz esango ez badio ere- etxean jotzen dutela eta, gauean zaratak entzuten baditu, mesedez, galderarik ez egiteko. Martina Gadea uruguaiarrak eta The Lemonheads taldeak egindako bertsioak entzun ditugu.
Little Wing, berriz, Jimi Hendrixen doinu ezagunenetakoa dugu, Hendrixek idatzitako abesti hau 1967an grabatu zuen Jimi Hendrix Experience taldearekin, blues aldarteko eta tenpo moteleko balada da, eta gaurkoan Steve Ray Vaughanek eta Sting-ek egindako bertsioak ekarri ditugu.
Deskargatu hemen.
Sting-en Little Wing: