IBIAIZABAL: “Marikixkur eta hiru hartzak” antzezlanak elkarbizitzarako aurreiritziak baztertzen erakusten digu

Urtarrilaren 2an eta 3an Marikixkur eta hiru hartzak antzezlana eskainiko dute Bilboko BBK aretoan. Ylenia Baglieto eta Iñaki Maruri aktoreekin izan gara, baita Galder Perez zuzendariarekin ere. Marikixkur neskato bihurria eta alaia da; eta urre koloreko ile kizkurra du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Hortaz, gurasoei desobedituko die eta basoan galduko da. Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea aurkituko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala. Hartzak itzultzen direnean, etxea hondatuta eta espero ez zuten apopilo bat aurkituko dute. XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko du GLU GLUk. Ohikoa duen legez, musika eta dantza, komedia eta antzerki-jolasarekin uztartuko dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Pantzart antzerki taldearen antzezlan berria Plisti Plasta

az. Urt 4 , 2017
“Pantzart” antzerki taldeak Plisti-Plasta ikuskizuna estreinatuko du urtarrilaren 4ean  Bilboko Azkuna Zentroan, Gabonak Arte programaren barruan. Plisti-Plasta izeneko ikuskizuna estreinatuko du ume txikientzat 0 eta 3 urte bitartekoentzat. Juan Kruz Igerabideren testuekin egindako ikuskizun da.  Bertan, xaboi-burbuilak dira protagonistak. ”Plisti-Plasta” formen mugimenduez eta txotxongilo, pailazo eta koloretako ilargien bezalako gauzez […]

Honekin lotuak