IBAIZABAL: Makinen ikasketa gaitasuna aztergai Gorka Azkune ikerlariarekin

50 eta 60 hamarkadetako ikerlariek makinak programatu nahi zituzten eskuz, gizakion ezagutza kodifikatuz eta arrazoiketa logikoak egitea ahalbidetuz. Bide hartan ikusi zen makinen adimena oso zurruna zela, gizakiok dugun eta gure munduak eskatzen duen malgutasunetik oso urrun. Gaur egungo adimen artifizialaren iraultza ez da bide horretatik etorri. Azkenean ulertu dugu makinek beren kasa ikasi behar dutela gure pareko adimena izatera iristeko. Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzailea izan da gurean.  “Makinen ikasketa gaitasun harrigarria” izeneko hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 17an Bilboko Azkuna Zentroan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Begoña Huarte “ Elkartasuna ,sentsibilizazioa eta gobernuei interpelazioa zen gure ekintzaren helburua"

az. Urt 11 , 2017
Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga atxilotu zituzten Grezian, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekarri nahian zebiltzala. Mugan harrapatu zituen Poliziak eta egun batzuk atxilotuta pasatu ostean, hegazkinez eta bakarrik egin zuten buelta. Asmoa salaketa politikoa eta sentsibilizazioa izan da, baina oso eskertuta agertu dira jasotako babesarekin, . Mugak zabaltzea premiazkoa dela […]

Honekin lotuak