Harrobiako ikasleek berdintasuna sustatzeko euskarazko mahai joko didaktiko eta inklusiboa sortu dute

Bilboko Harrobiako Lanbide Heziketako marketin eta publizitateko ikasleek BerdinGO! Izeneko euskarazko mahai jokoa sortu eta merkaturatu dute. Mahai jokoa 8 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta jokoaren helburu nagusia genero berdintasuna sustatzea da, hori dela eta, BerdinGO!ren lema: Lanbideak berdinduz. BerdinGO!-ko partaideek, txikienek jolasaren bitartez berdintasuna eta inklusibitatea bezalako gaiak barneratzea lortu nahi dute. Izan ere, mahai jokoa etxean zein eskolan jokatu daiteke eta gainera erabiltzaileek euskara erabiltzeaz gain ingelesa ere landu dezakete. Mahai jokoa gehiago ezagutzeko ikasleek sortutako BerdinGO! web orrialdea bisitatu daiteke edo Instagram, Facebook eta Twitter kontuak arakatu daitezke. Webgunean jokoa doain deskargatzeko aukera dago http://berdingo.eus/mahai-jokoa-eskuratu/. Horrez gain, jokoaren azalpena eta itxura Youtube kontuan ikus daiteke.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: OROZKO ETA BILBON IZAN BEHARREKO SAIOAK BILLABONATIK

ol. Mai 29 , 2020
Kondfinamenduak arintzen ari zaizkigun honetan, POTTO saioaren beste saio bat dugu honekoa. OROZKO eta BILBO bisitatu behar genituen, baina COVID-!9 gaitzak Billabonan zentralizatu dizkigu saioak, Bertsozale elkartearen egoitzan. Hantxe izan zen Orozkoko Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua (Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Onintza Enbeita), eta Bilboko Kafe Antzokian izan beharreko […]

Honekin lotuak