Katalan eskolak hasiko dira azaroan Bilbon, eta eskola horiek nolakoak izango diren azaldu digu Jordi irakasleak. Bera ezagutzeko ere baliatu dugu elkarrizketa hau. Kataluniaren eta Euskal Herriaren arteko loturak handiak izan dira azken urteotan. Horren lekuko izan dira Casal Bilbao, Alcarricatuz eta ANC Euskal Herria ekimenak, baita, noski, gurean egindako De mica en mica s’omple la pica irrati saioa. Zenbat Gara elkarteak antolatutako katalan ikastaroen edizio berri honek aurretik egindakoen lekukoa hartu du, izan ere, 2015-2016 ikasturtean izan zen lehendabiziko aldia, procés garaian. Jordik azaldu digunez, katalan eskolek ikuspegi integrala izango dute, historia, eta esperientziak barne.
Deskargatu hemen.