Gaur Algarakide Eguna ospatzen dute Filibusti ontzi-txosnan, eta ALGARA konpartsaren inguruan aritzeko Eider eta Kerman izan ditugu gurekin. Aurtengo apainketaren eta haren atzean dagoen mezuaren inguruan solastu gara haiekin. Peilot pirataren irudia eta haren itsasontzia irudikatu dituzte txosnaren ertz bateko horma erraldoian. Panelaren beste aldean, berriz, Guka mugimenduaren aldarrikapenei keinu eginez, Bilbon euskaraz ezin dela arnastu salatu dute.
Hau Pittu Hau Euskaldunon Konpartsaren Euskara Saria eman dio Azterketak Euskaraz kolektiboari. 2021ean sortu zenetik, ikasleek euskaraz ikasteko eta ebaluatuak izateko duten eskubidearen aldeko borrokan aritu dira, desobedientzia eta ekintza zuzena tresna hartuta. Urte hauetan, mobilizazio, okupazio eta bestelako ekintzen bidez, hainbat aurrerapauso lortu dituzte, baina argi dute oraindik ere […]