Bidaia proposatzen digute Postal kolekzionistak taldekoek, bagoi hutsa hartu eta zortzi katen zehar bidaiatzeko gonbita luzatuz. Bigarren lana du talde tolosarrak, lehenengoa, Azken gaua hirian, 2019an kaleratu baitzuten. Inigo Asensio batu zaigu gaurkoan Bilbo hiria irratira. Bidaiak inspirazio iturri izan dira kantu berri hauek sortzerako orduan. Kantuetan bidaiei erreferentziak ditugu eta bidaiok aireportuetan abiatzen ditugu.
Zein ondo egina dagoen Postal Kolekzionistak-en azken diskoa! Bagoi Hutsak du izena eta abesti samur eta biribilez betea dago. Tolosatik datorren talde honek dotorezia erakusten dute ahurka. Disko hau aletzen joango gara Musibla saioetan. Arrasatetik datorren kantu egile bat entzungo dugu segidan. Ekiñe izen artistikoaz kaleratu du Ekiñe Casadok estreinako […]