Garoñaren ustiapen baimena 2031ra luzatzeko eztabaidak zenbait aste iraungo du, baina, ezusterik ezean, aldekoa izango da. Araba Garoñarik Gabe plataformako Endika Rodriguez izan da gurean azalpenak ematen, eta argi adierazi du atzean beste zentral nuklearren bizitza luzapena dagoela jokoan. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoña 2031ra arte irekitzeari baietza emanez gero, Espainiako Gobernuak hartu beharko du azken erabakia. Plataformak Kongresuaren ildoan sakondu nahi du. Zentral nuklearra ixteko eskatua duten Arabako ordezkariekin batzartu nahi du. Bilera horietan gehiengo sozial eta politikoaren balioa agerian uzteko tresnak lantzea proposatu du.
Deskargatu hemen.