POTTO: Euskal Herrian barnako bidaia

AGUR, BERTSOZALE!
Potto irratsaioaren azkabuko ale honetan Euskal Herrian barnako bidaia proposatzen dizuegu. Oiartzunen izan zen Presoen aldeko bertso-jaialdiaren ariketa batzuk ekarri ditugu; Tolosako Leidor zineman ospatu zen jaialdiaz gozatu; Zeaniko urteroko saioa astindu; eta, bukatzeko, Donostiako Doka Kafe Antzokian jokatu zen Mikel Laboa sariketa komentatu dugu. Azken honetan, Nahia Sasko izan zen txapelduna. Bejondeizula, Nahia!!
Zelan ez, agenda-proposamena ere helarazi dugu.

Biba bertsoa!!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbo Hiria irratia auzoz auzo: larunbatean Otxarkoagatik arituko gara zuzenean

og. Urt 26 , 2017
Larunbatean abiatuko dugu Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia, hilean behin Bilboko auzo batetik zuzeneko saioa egingo dugu.  Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izango ditugu. Otxarkoagako bizilagunak izango ditugu bidaide.  Goizalde Eskaut taldeko kideak izango dira gurean. Otxarkoagako Merkatari elkartea, 1968an sortutako Otxarkoagako familia elkartea, Gazte asanbladako kideak. […]

Honekin lotuak