11 ISPILU: Born to Be Wild (Mars Bonfire)

Rock gogorraren hastapenetakoa dugu Born to be Wild kantua, Mars Bonfirek konposatua eta Steppenwolf kanadiar taldeak famatu zuena. Beren Magic Carpet Ride diskoan argitaratu eta urtebetera kantua ospetsu bihurtu zuen Easy Rider filmerako hautatu izanak. Gerora motorzaleen irudiari lotuta erabat lotuta geratu da kantu hau. Guk Steppenwolf-en bertsioaz gain, Kim Wilde, The Cult, Tokyo Ska Paradise Orchestra eta Slayer, bakoitzak bere estilotik egindako bertsioak entzun ditugu.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=5UWRypqz5-o

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eremuz Kanpoko Sotoa II / Beñat Irasuegi

og. Ots 2 , 2017
Beñat Irasuegi (Orereta/Errenteria 1978) Estrategiaz ariko da Beñat, medio gutxirekin deskonposizioan diren egiturei aurre egiteko moduez. Txikitasunetik gauza asko egin baidaitezke, baina betiere pazientzia estrategikoa landuz gertakizunak probesteko gai bagara. Entziklopedia Britainiarra, PKK gerrilak, erdiaroko itsas errepublikak, ekonomia sozial eraldatzailea, War Games… denak lotzeko gai izango dela dio. Aditza geroaldian […]

Honekin lotuak