11 ISPILU: La Vie en rose

Gaur La Vie en rose abestia eta haren bost bertsio entzungo ditugu. Édith Piaf abeslari frantziarrak idatzitako abestia dugu, 1945ean idatzia. Édith Piaf music-hall arloan oso abeslari famatua izan zen. “La Môme Piaf” ezizenaz ere ezaguna, abesti arrakastatsuak interpretatu zituen, zineman eta antzerkian ere ibili izan zen. Ez zuen Piafek bizitza arrosarik bizi, jaio bezain laster amak abandonatu baitzuen eta putetxe bateko ardura zuen amonak hazi zuen, prostituta artean. Droga-menpekotasunak eta alkoholismoak jota gazte hil zen, 48 urte baino ez zituelarik. Gaurko bertsiolariak Louis Armstrong, Grace Jones, Dean Martin, Sophie Milman eta Madeleine Peyroux izan dira.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=sw-LdbJgcHs

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zer xuxurlatuko zenioke 200 urte barru bertan biziko den pertsonari?

az. Ira 27 , 2017
Imajinatu al duzu inoiz zure burua etorkizuneko pertsona batekin hitz egiten? Pertsona horri zerbait transmititzea gustatuko litzaizuke? Zu ez zaudenean iraungo duen mezuren bat. Galdera hauen inguruan  hausnartu du Saio Olmo artistak eta “Geroa Xuxurlatzen” proiektua jarri du martxan. Etorkizun eta gaur eguneko belaunaldien arteko harremanei buruzko proposamena. Geroa Xuxurlatzen […]

Honekin lotuak