IBAIZABAL: Bilgune Feminista, Joxe Elorrietari elkarrizketa eta Gure esku dago ekimenaren galdeketa Hiruka astekarian

Hiruka komunikazioarekin bat egin dugu eta Uribe kostako agerkarian bildutako albisteak ekarri dizkigu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte bete ditu aurten  eta eskualdeko taldearekin mintzatu dira. Joxe Elorrieta Aurrekoetxeak bere bigarren saiakera aurkeztu berri du: Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas.Getxon bizi da Joxe Elorrieta eta astekarian elkarrizketa sakona egin diote, “ Indar metaketa beharrezkoa dela eskerretik” azpimarratu du. Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura duzu? Galdera horixe egingo diete, Ados elkarteak proposatuta, maiatzaren 7ko herri galdeketan Bizkaiko Uribe Kostako herritarrei , Lemoiz, Plentzia, Barrika, Urduliz eta Sopelakoei. Atzo aurkeztu zuten, Sopelako udaletxeko plazan egindako ekitaldi baten bidez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Jean Cassou olerkari eta eleberrigilea gomutan

ar. Ots 14 , 2017
XX. mendeko Frantziako kulturaren izen handi bat Deustuan jaio zen XIX. mendea agortzeko hiru urte falta zirela. Olerkari, eleberrigile, arte eta literatur kritiko eta Frantziako arte modernoko museoko zuzendari aritu zen. Baina arlo horietan langa goi-goian utzi zuen arren, Frantzian gomutan daukate beren-beregi faxismoaren aurrean erakutsi zuen adoreagatik. Gurean ostera, […]

Honekin lotuak