Saioa irekitzeko, datozen egunetan sindikatu eta herri mugimenduek deitutako mobilizazioen errepasoarekin abiatu dugu; agenda sindikala Eki Etxebarriak ekarri digu. Novaltiako langileek 1000 egun daramatzate greban, dagoeneko Europako greba luzeena bilakatu da. Novaltia eta langileen gatazka ulertzeko Mikel Etxebarria izan da gurean, ELA sindikatuko ordezkaria. Jon Bernat Zubiri ekonomilariak etxebizitza […]

Agenda sindikalarekin baitu dugu saioa. Eki Etxebarriak datozen egunetan dauden deialdiak ekarri dizkigu. ELA sindikatuak prekarietatearen kontrako kanpaina jarri du martxan, Pello Igeregik xehetasunak ekarri dizkigu. Hego Euskal Herriko 541.000 langile prekarioen egoera iraultzeko egitasmoa jarri du martxan ELAk.  Jon Bernat Zubiri ekonomialariak  Inflazioa, eskuin neoliberalaren lehentasuna, zer egin ezkerretik […]

Guggenheimeko garbitzaileek greban jarraitzen dute eta borroka honen oihartzuna zabaltzeko bideoklip bat prestatu dute. Atzo bete ziren 24 urte titaniozko museo erraldoiak ateak ireki zituela, baina bere historian ere bada lotsa-gorritzeko moduko ekintza bat baino gehiago. Horietako bat da azken hilabeteetan bertako garbitzaileek duten lan gatazka, izan ere 129 egun […]

Bizkaiko kirol-lokalen langileak pasa den maiatzetik greban dihardute sektorearen etorkizuna aldatzeko asmotan. Patronalarekin hamaika aldiz hitzartu ondoren honakoa da beren egoera: urtarrilaren 9an bildu zirenean aurrerapausorako bidea zirudien eskaintza mahai gaineratu zien patronalak, hala eta guztiz ere, sindikatu guztiak ez ziren ados jarri erantzun bat ematerako orduan. Hori dela eta, […]

Gaurko saioa abiatzeko egitura atalean ELA sindikatuak ateratako txostena aztertu du Endika Alabort Amundarainek. ELA sindikatuak “2019ko Lan Erreforma – Egoeraren Azterketa” txostena atera berri du, gutxi barru erreforma baten aurrean aurkituko garela dirudielako. Hori dela eta, negoziazio kolektiboaren eraldaketa bat proposatu du sindikatuak, oinarrizko aldaketa batzuk mahaiaren gainean jarrita. […]

ELAk argitaratu duen Egoeraren Azterketa koiuntura atalean aztertu dugu. Alemaniako Hartz erreformen ondorioak langileen eskubideen gainean. Mikel Zurbano krisi hamarkada honen inguruan idatzi du Argian eta berarekin bat egin dugu. Egoeraren Azterketa izenburupean, euskaraz eta gazteleraz argitaratzen dute, sei hilabetean behin edo birritan. Euskal Herria eta Espainiaren dato ekonomiko eta […]

Urko Apaolaza Avila kazetariak Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburua aurkezteko digu. Argiak eta Manu Robles-Arangiz Institutuak elkarrekin argitaratu dute Euskal Y-ko lanen alde ilun eta ezezaguna azaleratzen duen liburua. ELA sindikatuak bildutako informazioaren haritik tiraka, eta AHTren zenbait obra-gunetara hainbat bisita eginda, urtebeteko lanaren ostean osatu du […]

Ostiraletik igandera Arriaga plazan Kanpaldia egingo dute. Erresidentzietako langileen “borrokaren zergatiak azaltzeko” eta “gurekiko elkartasuna bilatzeko asmoz, azaldu du Ander Akarregi   ELAko kideak. Uztailaren 7 arte luzatuko dute greba, eta hiru egunetan zehar gatazkaren larritasuna berriz ere kalera eramango dute. Argi daukate “sistema dela aldatu beharrekoa.200 greba egun daramatzate, lan baldintzak eta […]

Maiatzaren 31an  Eusko Jaurlaritzak Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren aldatzeko oinarrizko dokumentua ezagutzera eman zuen legebiltzarrean. Hamabost aldaketa aurkeztu zituen Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak. ELAk oso irakurketa ezkorra egiten du; ELAren ustetan erreforma bere horretan ezartzen bada pobrezia handitu egingo da. Mikel Noval eta Janire Landaluzek erreforma horren inguruko […]