Etb2-ko ‘El Conquistador del Caribe’ saioak gizon bat kaleratu berri du, jokabide matxista izan duelako. Gertakari hau izan dugu hizpide Maria Gonzalez Gorosarri kazetariarekin. Matxismoaren oinarria emakumeekiko gutxiespena da. ‘El Conquis’ Etb-ren saiorik garestiena da. Ikusleek ondoen hartu ohi duten saioa ere bada, azken edizioan esandakoak eta gertatutako aztertu ditugu.
Katolikoen eta protestanteen arteko zatiketa Ipar Euskal Herrian gertatu zen, hegoaldea osoki eliza katolikoak atxiki baitzuen. Urruña ondoan dagoen Urtubia jauregian idatzi ziren zenbait gutun euskaraz XVI. mendean frantses armadaren berri emateko. Funtsean bertako jaun katolikoak espioi lanak egiten zituen Espainiako erregearentzat. (Argazkia: Eneko Bidegain). https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea-Espioi_lanak_Urtubian.mp3 Deskargatu hemen.