KLARIONA: Haur eskolak, bizitza kontziliazioa helburu

Gaurko saioan bizitza kontziliazioaz aritu gara Ana Perez Steilaseko kidearekin.  Haurreskolak Partzuergoa orain 13 urte sortu zela gogora ekarri digu, Eusko Jaurlaritza eta udaletxeen arteko hitzarmenaren ondorioz. Helburua argia dute haur eskolek : 3 urtetik beherakoen asistentzia eta hezkuntza-arreta ziurtatzea, lana eta familia uztartzeko bitarteko izatea eta haurraren heziketa eta garapen integrala bermatzea. Zerbitzu publikoa den heinean, hezkuntzako ziklo hau doakoa izatea aldarrikatzen dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Nafarroako bertsolari txapelketa

og. Mar 2 , 2017
Martiarekin batera, POTTOk ez du etenik! Berriro be elkartu dira Bilbo Hiria irratiaren estudioan Josu eta Erlantz, bertso-munduak emandako kontuez jarduteko prest. Aste honetako saioan, Nafarroako bertsolari txapelketaren Lakuntzako saioa aletu dute (Aimar Karrika izan zen garaile), eta bertso-aukeraketa ekarri. Halaber, urtero Algortan jokatzen den Abra sariketa ere aletu dute; […]

Honekin lotuak