Otsailaren 25ean, larunbatean, ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTk eta SMEk antolatuta, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, osasun sistema publikoa desegiten ari direla salatzeko. Eneko Pascual LAB sindikatuko  ordezkaria mintzatu da gurekin deialdiaren eta horren arrazoien inguruan. Osakidetza “gainbehera” doala ikusten dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean ez […]

ELA eta LAB sindikatuak atzo, Confebask elkartearen Bilboko egoitzetara jo zuten. Bi sindikatu abertzaleek patronalaren borondatea neurtzeko garaia dela aldarrikatu zuten. Lan baldintzak duintzeko lanbidearteko akordiorako proposamena egin dio Confebaski. Horren inguruan berba egiteko Xabier Ugartemendia izan da gurean. Gaurkoan Gehiengo Sindikalaren izenean, ELAk eta LABek CONFEBASK patronalari lau akordio […]

LAB sindikatuko industria arloko ordezkari Iratxe Azkuek azaldu digunez, lan hitzarmen duin bat lortu arte borrokan jarraituko dute Bizkaiko metalgintzako langileek. Oraingoan, manifestazioa deitu dute larunbatean Euskadi plazatik, goizeko 12:00etan. Aurreko astean izandako bileretan, patronalak esan zuen genero berdintasunaren eta lan osasunaren inguruko neurriak proposatu zizkiela sindikatuei, beste soldata igoera […]

Osakidetzako medikuen pareko soldatak nahi dituzte auzi medikuek, eta halaxe eskatu izan diote Jaurlaritzako Justizia Sailari urteetan. Iaz greba ere egin zuten Euskalplataformak deituta, eta, horren karietara, Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat onartu zuen Jaurlaritzari exijituz auzi medikuen eskaerak bete eta gatazkari amaiera emateko. Lab sindikatu Lorenak gatazkaren nondik […]

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko egunean, hausnarketarako abagunea izan dugu Bilboko Kafe Antzokian, Kafe solasak ekimenean. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako egitasmoa dugu berau, ikasleen artean mintzamena lantzeko, hilean behin gai baten inguruan solasten dira ikasleak. Gaurkoan, martxoaren 8a hizpide hartuta, sexismoa identifikatu eta deuseztatzeko asmoz, gure gizartean eta gure egunerokotasunean izaten […]