BERBAZ: Javier Petralanda: lur-amari bihotzez entzuten

Lur-ama hitza etorri zaigu burura. Behinola Joxanton Artzegaz suertatu ginen eta hark esan zigun, horixe dela modu zuzena kontzeptua adierazteko.
Artzerenak dira, hain zuzen, “Gure bazterrak” kantu xume-sakonaren hitzak. Eta kantu hori etorri zaio Javier Petralandari gaurko solasaldikoa ederren laburzeko modu.
“Radiestesia y Geobiologia. Práctica de la sensibilidad personal” GEAren bitartez eman zuen 2012an Javierrek urtetan ikasiak konpartitzeko. Eta, estreinakoz, Etxalarreko Mokorreko Bordan izango dugu beraren eta Cristina Ibañez-en eskutik parada mundutxo horretan hasteko. Hori sanmigeletan, udak udagoiena musukatzen duenean.
Zer eragin dauka lur-amak gure bizi eta lotarako tokietan? Zer eragin korronte elektro-magnetikoek, lurpeko errekek, arrakalek eta abarrek? Zelan (ber)ikasi hori dena sentitzen, aukera egokiak egiteko?

Javierrek badaki puskatxo bat horretaz guztiaz. Enzun!
Kantuak:
Hoy no quiero estar lejos de la casa y el árbol (Silvio Rodríguez)
Martxabaten lehen nota (Mikel Laboa)

Erreferentziak:
    http://petralanda.blogspot.com.es
    http://www.geobiologia.org/gea
    http://www.casarural-eco.eus/eu (MokorrEko Borda)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Jose "Zeca" Afonso, Michael Kiwanuka, Sir Coxsone...

az. Mar 8 , 2017
Jose “Zeca” Afonso portugaldar abeslariaren Grândola, Vila Morena abestiarekin abiatu dugu gaurko saioa. Ondoren, beste kanta lusofono batzuk entzun ditugu, Afonsoren Maio Maduro Maio (Madredeus-en bertsioan) eta Rio largo de profundis eta, Minhoren bestaldetik, laster Bilbon izango dugun Uxíaren Alala das matiñas. Ondoren, Celtic Fiddle Festival taldearen medley bat entzun […]

Honekin lotuak