11 ISPILU: Helter Skelter

The Beatles taldeak sortutako Helter Skelter kantua ekarriko dugu gaurkoan bertsioen saiora. Dudarik gabe, The Beatles dugu XX. mendean arrakastarik handiena izan duen taldea, rock eta pop musiketan eraginik handiena izan dutenetakoa. Kantu honen kondaira beltzak Charles Mansonen bandak egindako Sharon Tateren hilketa lazgarriarekin lotu du. Jatorriz, “nahaste borrastea” bezala itzuli daiteke “helter skelter”, eta jolas parke batzuetan dagoen atrakzio baten izena ere bada, jendea goitik behera eramaten duena. Azken horrengatik, gainbehera azkar eta apokaliptiko baten metafora da abesti zikin honen izena. Izan ere, Paul McCartneyren asmoa zen, The Who-ren I Can See for Miles imitatuz, ahalik eta abestirik zikinena egitea eta, aditu askoren iritziz, heavyaren garapenerako oinarriak ezarri zituen. Gaurko saioan Pat Benatar, Oasis, Siouxsie and the Banshees, Aerosmith eta U2 taldearen bertsioak entzun ditugu.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=ntUIjp6yxj8

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Zirika herri guneak jauzia egiteko crowdfundinga abiatu du

al. Mar 13 , 2017
Zirika gunea lokalean konponketak egiteko eta hiriburuko herri mugimenduarentzat baliabide gehiago lortzekodiru bilketa abiatu du. Lau urte dira komite internazionalista elkarteak gunea ireki zuela, eta azken urteetan gune Bilbon errotu egin da, baina Zirika gunea erosoagoa izan dadin, konponketak egin eta baliabide gehiago eskuratu nahi dituzte. Igor komite internazionalistako kideak […]

Honekin lotuak