Gaurko saioan I Just Don’t Know What to Do with Myself kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Kantua 60 hamarkadan Burt Bacharach & Hal David idatzia eta Tommy Hundek bere bakarkako lehengo lanean grabatua. The Frlamingos taldean ibilitako kantaria dugu. Bertsioak Dusty Springfield, Dionne Warrick, Marcia Hines, Elvis Costello eta The White Stripe.
Danona Donea alter jaialdia Uztaileren 13an burutuko da Mundakan, Eleder Aurtenetxe lagunak ekarri dizkigu topaketa honen xehetasunak. Bigarren urtez eta egun oso batez Santa Katalina eremua sormenez beteko dute. Artista-hartzaile polaritatea alboratuz, etorritakoen proposamenetarako tokia egongo da jaialdiaren hasierako agenda zurian. Parte hartzaileek proposatutako kontu bakoitzak bere txoko-tartea izango du […]