Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan izan diren murrizten aurka, A25 Emakumeen Plazan zortzi lagunek hasitako mugarik gabeko gose grebaren hamahirugarren eguna dute gaur, hasierako zortzi horietatik hiruk jarraitzen dute aurrera. Egun hauetan hainbat gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoen babesa izan dute. Gurean izan da Agus Figal ekimeneko kidea. Gizarte eragile eta sindikatu guztiek babestu dute Ez dugu irentsiko, RGI murrizketarik ez ekimena. Goizean agerraldi jendetsuan Eusko Jaurlaritzari eskatu diote gizarte zibilarekin elkarrizketa-bide bat ireki dezala lehenbailehen. “Ez baita justua ezta solidarioa gure jendarteko herritar pobretuak, krisi garai honetan, eskubideak eta baldintzak murriztuta izatea”.
Deskargatu hemen.