HIZPIDEA: Iaz kontsumoko erreklamazioak %7,5 jaitsi ziren

Martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Egunean, Kontsumobidek bere iazko memora argitaratu zuen, non EAEn izandako kontsumoko erreklamazio guztien estatistika zegoen. 2016an aurreko urtean baino %7,5 gutxiago izan ziren. Gaurko saioan estatistika hori gainbegiratuko dugu Jose Luis Segura EKA-ko kidearekin batera. Erreklamazio gehien sortzen dituzten atalei batez ere erreparatuz, eta Kontsumoko Arbitrajeari buruzko datu batzuk ere eman ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Korrika 20 Bilbon: Zuzeneko irratsaio berezia ostegunean

az. Api 5 , 2017
Bizkaia Irratia eta Bilbo Hiria Irratiko lagunok elkarlanean Korrikaren Bilboko ibilbidearen jarraipena zuzenean egingo dugu ostegunean. 17:00ak aldera Zorrotzako auzokideek hartuko dute lekukoa, eta ia bost orduz Bilboko auzo guztietatik ibili ostean Elorrietatik aterako da  Korrika Sondikara bidea hartuz. Zuzeneko saio berezian konexio eta elkarrizketak izango ditugu, ibilbidearen berri eman, […]

Honekin lotuak