Izenburu batzuk irakurri ondoren, sakontzea dugu gustoko Hizpidean, eta horixe egin dute Gotzon Hermosilla eta Irati Sarasua kazetariek. Gotzonek gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean hasi den Askapenako bost kideen aurkako epaiketa izan du hizpide, Iratik, aldiz, pasa den larunbateko Donostiako manifestazioa.
“Alternatiben herria” Euskal herriko Giza Eskubideen aldeko Kartaren ekimen bat da: holakoak Donostian edo Donibane Garazin egin dituzte, eta datorren larunbatean Bilbon egingo dute “Bizitza burujabea eskubide osoz” lelopean. Iñaki Barcenak azaldu duenez, 150 bat eragilek bultzatzen duten ekimena goizeko 10etan hasiko da Areatzan eta 7 Kaleetan, eta egun osoan […]