Gaurko saioan Erresuma Batuko eta Frantziako hauteskundeak izan ditugu aztergai Mikel Aramendirekin. Londresko politikaren erdigunean paratu dute berriz. Theresa May lehen ministroa eta Arlene Foster DUP Alderdi Demokratiko Unionistako burua gaur elkartzekoak dira Downing Streeten, gobernu akordioari buruz negoziatzeko. Ekainaren 19an hastekoa da legegintzaldia; hain zuzen, brexitaren inguruko negoziazioak hastekoak diren egun berean. Erresuma Batuko hauteskundeen ondorenak, ordea, bertze elementu bat gehitu dio korapiloari, DUPek metropoliko gobernuan sartzeko aukera du eta. Bestetik Frantziako hauteskundean eta Emanuel Macronen ibilbidearen errepasoa egin dugu.
Deskargatu hemen.